Itun Zaharra

Itun Berria

Mikeas 7:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ai ene!Uzta bildu ondorenhondarren bila doanari bezalagertatzen zait:ez du mahats-mordorik aurkitzen,ezta hain gogoko duengoiz-pikurik ere.

2. Ez da lurralde honetangizon leialik gelditzen,ezta gizartean gizon zuzenik ere:denak odol-egarriz daude,sarea jartzen dio batak besteari;

3. prest dituzte bi eskuakkalte egiteko:buruzagiak eta epaileakeskupekoa eskatzen dute,handikiekberen diru-gosea adierazten;eta bat datoz denaknork berea egiteko.

4. Haietan onena, asuna bezalakoa;zuzenena, sasia bezalakoa.Baina badator kontuak hartzeko eguna,zuen begirale profetakiragarritakoa;orduan,estu eta larri sentituko zarete.

5. Ez fidatu lagun hurkoaz,ezta adiskideaz ere;kontuz zer esaten diozunemazteari berari ere.

6. Izan ere, semeak aita iraintzen du,alaba amaren aurka ateratzen daeta erraina amaginarrebaren aurka.Nork bere etxekoak ditu etsai.

7. Baina nik Jaunarengan ditut begiak,salbatzen nauen Jainkoarengankonfiantza;entzungo dit, bai, Jainkoak.

8. Ez dadila poz etsaianire zoritxarraz:erori banaiz ere, jaikiko naiz;ilunpetan egonik ere, Jauna dut argi.

9. Jaunaren haserreajasan beharra dut,haren aurka egin baitut bekatu;baina laster erabakiko du Jaunaknire auzia eta nire alde aterako da;argitara eramango nau,eta ikusi ahal izango dutharen salbamena.

Irakurri kapitulu osoa Mikeas 7