Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7

Itun Zaharra

Itun Berria

Mikeas 5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Belen, errege berriaren sorterri

1. Honela dio Jaunak:«Zu, Belen Efrata,Judako leinuetantxikienetakoa zara;baina zuregandik aterako daIsraelen aginduko duena.Aspaldikoa du jatorria,antzina-antzinakoa».

2. Bitartean,bertan behera utziko duJaunak bere herria,ama izan behar duenakhaurra izan arte.Orduan, atzerrianbizirik gelditutako senideakIsraelgoekin elkartuko dira.

3. Buru berriakJaunaren indarrezgidatuko du herria,Jaunaren, bere Jainkoaren,izen handia agertuz.Lasai biziko da herria,handi agertuko baita huralurraren mugetaraino

4. eta bakea ekarriko baitu.Asiria gure lurrera baldin badator,gure jauregiak zapaltzera,buruzagi ugari aterako dituguharen aurka.

5. Armaz menderatuko dituzteAsiria eta Nimroden lurraldea;askatu egingo gaituzteasiriarren eskutik,hauek gure lur-mugetan sartueta gure lurraldeazapalduko balute.

Israeldarrak nazio artean

6. Bizirik geldituriko israeldarrak,Jaunak bidaltzen duenihintza bezala,belardira jaisten deneuri-lanbroa bezalaizango dira herri askoren artean:ez dira gizakiaren esku egongo,ez dute itxaropenagizakiagan jarriko.

7. Bizirik geldituriko israeldarrak,herri askotan sakabanatuak,lehoia basapiztien artean bezala,lehoikumea ardien artean bezalaizango dira:edonon sartzen direlarik,harrapatu eta txikitu egiten dute,eta ez da inorhaien eskutik libratuko.

8. Bai, jaso eskuazeuen etsaien aurka,eta denak ezereztuakgertatuko dira.

Jaunak giza euskarriak ezereztuko

9. Honela dio Jaunak:«Egun hartan,ezereztuko ditut zure zaldiak,eta guda-gurdiak suntsituko.

10. Ezereztuko ditutzure lurraldeko hiriak,eta zure gotorleku guztiakerraustuko.

11. Kenduko dizkizut eskuetatikaztikeria guztiak,eta aztirik ez duzuaurrerantzean izango.

12. Ezereztuko ditutzure idolo eta zutarri sakratuaketa zure eskulanen aurreanez zara gehiago ahuspeztuko.

13. Erauziko ditutzure zutoin sakratuak,eta zure hiriak erraustuko.

14. Haserre-suminez mendekatuko naizesana egin ez didaten nazioez».