Itun Zaharra

Itun Berria

Mikeas 2:8-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Baina Jaunak honela dio:«Lehen nire herriaetsaiaren aurka jaiki ohi zen;orain, soingainekoa kentzen diezue,gerratik itzultzean,lasai igarotzen direnei.

9. Zapuztu egiten dituzuenire herriko emakumeak,eta botahain maite dituzten etxeetatik.Hauen haurreibetiko kentzen diezueeman diedan ohorea.

10. Alde, zoazte toki honetatik,ez baituzue hemenatsedenik izango!Kutsatu egin duzuenez,izugarrizko hondamendiak joko du.

11. Eman dezagun,“Ardoa eta pattarraugari emango dizut”esaka ari dela norbait;horrelako mezu hutsaleta gezurrezkoa lekarkeenaizango litzatekeherri honek merezi duen profeta!

12. «Oso-osorik bilduko zaitut,Jakoben herri;batu egingo ditut, Israel,zure baitan bizirik geldituak.Ardiak eskortan bezala,artaldea barrutian bezala,batuko zaituztet,eta berriro entzungo dajendearen zarata-hotsa».

13. Jauna joango zaie aurretikbidea irekiz;indarrez bidea ireki,hiriko ateetatik igaroeta libre aterako dira.Jaunak, beren erregeak,gidatuko ditu.

Irakurri kapitulu osoa Mikeas 2