Itun Zaharra

Itun Berria

Mikeas 2:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zoritxarrekoakegintza gaiztoak asmatzengaua eman,eta, ahalmena dutenez gero,eguna argitzeaz batera,burutzen dituztenak!

2. Lurrak gutiziatzen dituztela?Lapurtu egiten dituzte.Etxeak irrikatzen dituztela?Hartu egiten dituzte.Indarrez hartzen dute nagusia,bere familia eta etxaldearekin.

3. Horregatik, honela dio Jaunak:«Hara, zorigaitza darabilt gogoanjende horren kontra;ezin izango dute handik lepoa atera,ezta burua tente ibili ere,zorigaitz-egunak izango baitira».

4. Egun hartan,bertsoak aterako dizkizuete,eta eresi hau kantatuko:«Zeharo larruturik gaude!Jaunaren herriaren ondareaarrotzen eskuetara joan da;nolatan kendu diote gero?Sinesgabeen arteanbanatzen dituzte gure soroak».

5. Jaunaren batzarrean herri-ondareaberriro banatzerakoan,ez du zuetariko inorkparterik izanen.

Irakurri kapitulu osoa Mikeas 2