Itun Zaharra

Itun Berria

Mikeas 1:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Haren oinazpianmendiak urtzen dira,argizaria suarekin bezala;haranak zartatzen dira,ura maldan beheraamiltzean bezala.

5. Eta hori guztiaJakoben ondorengoenerrebeldiagatik,Israelgo erreinuaren bekatuagatik.Nork daramatzaJakoben ondorengoak errebeldiara?Ez ote Samaria hiriburuak?Nork darama Judamuinoetako sasikultura?Ez ote Jerusalemek berak?

6. Horregatik, honela dio Jaunak:«Samaria, landako harri-pilabihurtuko dut, mahasti-lur;bertako harriakharanera amilduko ditut,eta oinarriak agirian utziko.

7. Haren idolo guztiakapurtu egingo dituzte,oparitan irabaziak sutan erre,irudi guztiak xehatu;emagaldu sakratuen irabaziezpilatu zituztenez gero,beste prostituzio batzukordaintzeko erabiliko dituzte».

8. Horregatik,negar eta erosta egingo dut,oinutsik eta biluzik joango naiz;basatxakurrak bezalauluka ariko naiz,ostrukak bezala intzirika.

Irakurri kapitulu osoa Mikeas 1