Itun Zaharra

Itun Berria

Malakias 3:9-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Madarikaziopean eroriak zaudete, beraz, den-denok iruzur egiten didazue eta.

10. Hona zer diotsuedan nik, Jaun ahalguztidun honek: Ekarri osorik zeuen hamarrenak tenpluko altxortegira, nire etxean zer jana egon dadin. Proba nazazue horretan, eta ikusiko duzue nola zeruko atexkak irekitzen dizkizuedan eta bedeinkazioa ugari isurtzen.

11. Matxinsaltoari ez diot utziko zuen soroetan uzta hondatzen, ezta mahastiak agorrarazten ere. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

12. Orduan, nazio guztiek zorionak emango dizkizuete, lurralde zoragarria izango baita zuena. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak».

13. Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Hitz gogorrak esan dituzue nire aurka. Eta, hala ere, “Zer esan dugu, bada, zure aurka?” galdetzen duzue.

Irakurri kapitulu osoa Malakias 3