Itun Zaharra

Itun Berria

Malakias 2:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Eta jakingo duzue, jakin, Lebirekin egina dudan itunak iraun dezan egiten dizuedala oharpen hau. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

5. «Neure itunaz bizia eta bakea agindu nizkion Lebiri, baita eman ere. Begirunea eskatu nion; hark begirune izan zidan, eta ikara izan zen nire aurrean.

6. Egiazko irakaspena zuen Lebik ahoan; haren ezpainetan ez zen inoiz okerrekorik aurkitu. Leial eta zuzen jokatu zuen nirekin, asko eta asko gaiztakeriatik urruntzen zituelarik.

7. Izan ere, apaizen egitekoa ni ezagutzen irakastea da; irakaspen jatorra eskatzen zaio apaizari, Jaun ahalguztidunaren mandataria baita.

8. «Zuek, ordea, apaizok, bidetik okertu egin zarete eta asko eta asko erorarazi duzue zeuen irakaspenaz. Lebirekin nuen ituna hautsi egin duzue. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

9. Beraz, nik ere mespretxagarri eta kaskar egingo zaituztet herri guztiarentzat, nire bideak jarraitu ez dituzuelako eta erabakiak zein nor den begiratuz hartu dituzuelako».

Irakurri kapitulu osoa Malakias 2