Itun Zaharra

Itun Berria

Malakias 2:10-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Ez al dugu guztiok Aita bat bera? Ez al gaitu guztiok Jainko berak egin? Zergatik gabiltza, bada, elkar engainatuz, Jainkoak gure gurasoekin egindako ituna hausten dugularik?

11. Judako jendea desleiala da, eta ikaragarriak ari dira gertatzen Israelen eta Jerusalemen. Jainkoak maite duen santutegia profanatu du Judako jendeak, eta jainko arrotzak gurtzen dituzten emakumeekin ezkondu dira.

12. Garbituko ahal ditu Jaunak Jakoben herritik horrela jokatzen dutenak, direnak direla, baita Jaun ahalguztidunari eskaintzak egiten dizkiotenak badira ere!

13. Oraindik gehiago egiten duzue: malkoz betetzen duzue Jaunaren aldarea, negar-zotinka ari ohi zarete zuen eskaintzei Jaunak arretarik egiten ez dielako eta gogo onez hartzen ez dituelako.

14. Eta zergatik ote den galdetzen duzue. Hona zergatik den: gaztetan hartu zenuen emazteari ez zatzaizkiolako leial izan, eta horren lekuko da Jauna; zeure lagun zenuenari eta leialtasun-hitza eman zenionari ez zatzaizkiolako leial izan.

15. Jaunak ez ote zaituzte, bada, biok gorputz bakar bat eta espiritu bakar bat egin? Eta zertarako bat? Jainkoarengandik haurrak izateko. Argi ibili, beraz, eta ez izan desleial gaztetan aukeratutako emazteari.

16. Izan ere, emaztea gorrotatu eta uzten duenak, gogorkeriaz janzten du bere burua —dio Jaunak, Israelen Jainko ahalguztidunak—. Argi ibili, beraz, eta ez izan desleial.

Irakurri kapitulu osoa Malakias 2