Itun Zaharra

Itun Berria

Malakias 1:12-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Zuek, ordea, profanatu egiten duzue nire izena, nire mahaiari ez zaiola begirunerik zor esanez, eta mespretxagarri zaizuen janaria bertan eskainiz.

13. “Hau da aspertzea!”, diozue, ni mespretxatuz. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

14. Madarikatua, artaldeko abere osasuntsu bat eskainiko didala agindu eta gero gaixoa eskaintzen didan gezurtia! Errege handia naiz ni, eta begirune didate herriek. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

Irakurri kapitulu osoa Malakias 1