Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 27:3-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Prezioa ezartzeko, honako baliokidetza hauek erabiliko dira:«Pertsona hogei urtetik hirurogei artekoa bada, gizonezkoarentzat berrogeita hamar zilarrezko txanpon, santutegiko dirutan,

4. eta emakumearentzat hogeita hamar txanpon.

5. «Bost urtetik hogei artekoa bada, mutilarentzat hogei txanpon, eta neskarentzat hamar.

6. «Hilabetetik bost urte artekoa bada, mutikoarentzat bost txanpon, eta neskatoarentzat hiru.

7. «Hirurogei urtetik gorakoa bada, gizonezkoarentzat hamabost txanpon, eta emakumearentzat hamar.

8. «Ezarritako prezioa ordaintzeko norbait pobreegia bada, apaizari aurkeztuko dio eskaini duen pertsona, eta apaizak erabakiko du ordaindu beharrekoa, eskaintzailearen ahalbideak kontuan harturik.

9. «Botoz eskainia Jaunari opaltzeko gai den aberea bada, sagaraturik gelditzen da.

10. Ezin izango da, beraz, beste batez trukatu, hobea nahiz txarragoa izan; hala ere, trukatzen bada, bai eskainiriko aberea, bai ordezkoa, biak geldituko dira sagaraturik.

11. «Botoz eskainia Jaunari opaltzeko gai ez den abere kutsatua bada, eskaintzaileak apaizari aurkeztuko dio,

12. eta apaizak erabakiko du ordaindu beharrekoa, aberea zer-nolakoa den kontuan harturik. Apaizaren erabakia atzeraezina da.

13. Jabeak aberea berreskuratu nahi badu, ezarritako prezioa eta bosteko bat gehiago ordaindu beharko du.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 27