Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 27:28-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

28. «Begi-bistakoa da ere, norbaitek bere ondasunen bat —gizakia nahiz aberea, bere ondareko nahiz erositako lursaila— erabat eta betiko Jaunari sagaratu badio, ezin duela berreskuratu. Era horretan Jaunari sagaraturiko ondasuna guztiz sakratua da eta Jaunari dagokio bakar-bakarrik.

29. Gizakia bada ere, ez daiteke berreskura: heriotzara emango dute.

30. «Lurreko emaitzen hamarrenak ere —bai ereindakoarenak, bai arbola-fruituenak— Jaunarenak dira eta berari daude sagaratuak.

31. Norbaitek hamarren horietatik zerbait berreskuratu nahi badu, ezarritako prezioa eta bosteko bat gehiago ordaindu beharko du.

32. «Abereei dagokienez, abelgorria nahiz abere xehea izan, hamarretik bat Jaunari sagaratuko zaio, zozketa bidez aukeratuz.

33. Jabeak ez du onak ala txarrak diren begiratu behar, ezta aukeratua beste batez trukatu ere. Hala ere trukatzen badu, bai aukeraturiko aberea, bai ordezkoa, biak gelditzen dira sagaraturik eta, beraz, ezin izango dira berreskuratu».

34. Horiek dira Sinai mendian Jaunak Moisesi israeldarrentzat emandako aginduak.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 27