Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 27:18-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Jubileu Urtearen ondoren sagaratzen bada, berriz, apaizak aterako du prezioaren kontua, hurrengo Jubileu Urtea arte falta diren urteei dagokiena prezio orokorretik kenduz.

19. «Lursaila sagaratu duenak berreskuratu nahi badu, ezarritako prezioa eta bosteko bat gehiago ordaindu beharko du, lursaila berriro bereganatzeko.

20. Ez badu berreskuratzen eta, hala ere, beste norbaiti saltzen badio, berreskuratzeko eskubidea galtzen du.

21. Jubileu Urtean erabat eta betiko Jaunari sagaratua geldituko da, eta jabetza apaizarentzat izango da.

22. «Norbaitek, erositako lursail bat, herentziaz jaso gabea, sagaratzen badio Jaunari,

23. apaizak Jubileu Urtea arte ordaindu beharrekoaren kontua aterako du, eta eskaintzaileak egunean bertan ordainduko du ezarritako prezioa. Jaunari sagaraturik geldituko da.

24. Jubileu Urtean, ordea, lursaila jatorrizko jabearen eskuetara itzuliko da, hau da, erosia izan zitzaionagana».

25. (Prezioa santutegiko pisu-neurriaren arabera zilarrezko txanponetan ordainduko da, oin-txanpona hamar gramokoa delarik).

26. «Begi-bistakoa da ezin diola inork ere lehen abere-kumerik Jaunari botoz sagaratu, zeren, lehenengoa izanik, Jaunari baitagokio aldez aurretik: bai zekorra, bai arkumea Jaunarenak dira.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 27