Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 25:50-55 Elizen Arteko Biblia (EAB)

50. Horretarako, eroslearekin elkar harturik, bere burua saldu zuen urtetik Jubileu Urtea arteko denboraren kontua aterako du. Askapenaren prezioa urte-kopuruaren araberakoa izango da; lanean egin dituen urteen balioaren kontua, berriz, langileen soldata oinarritzat harturik aterako da.

51-52. Jubileu Urtea arte denbora asko nahiz gutxi falta izan, gelditzen diren urteei dagokiena itzuliko du askapen-sari gisa.

53. Jabeak langile bat bezala hartuko du berekin emango dituen urteetan; ez diozue utziko herritarrari tratu txarra ematen.

54. Berreskuratzea lortzen ez badu, nolanahi ere Jubileu Urtean libre geldituko da bere seme-alabekin batera.

55. «Izan ere, neure zerbitzari ditut israeldarrak; bai, neure zerbitzari, neuk atera bainituen Egiptotik. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 25