Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 23:40-44 Elizen Arteko Biblia (EAB)

40. Lehen egunetik arbola jorien fruituak, palmondo-erramuak eta zuhaitz hostotsuen eta erreka-bazterreko sahatsen adarrak eskuetan harturik, zazpi egunez zuen poza adieraziko duzue Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aurrean.

41. Urtero ospatuko duzue zazpi eguneko jai hau zazpigarren hilean. Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun.

42. Zazpi egunez etxoletan biziko zarete jaiotzaz israeldar zareten guztiok,

43. zuen ondorengo belaunaldiek jakin dezaten etxoletan bizitzen jarri nituela israeldarrak, Egiptotik atera nituenean. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa».

44. Moisesek Jaunaren ohorez ospatu behar zituzten festaburuak adierazi zizkien israeldarrei.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 23