Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 23:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

2. «Esan israeldarrei: Hona, Jauna gurtzeko elkarrekin bilduz ospatuko dituzuen festaburuak.

3. «Sei egunez egingo duzue lan, baina zazpigarrena larunbata da, atseden-egun berezia. Batzar sakratua eginez ospatuko duzue. Ez duzue inolako lanik egingo. Nonahi bizi zaretela ere, Jaunari sagaraturiko atseden-eguna izango duzue.

4. «Hona hemen batzar sakratua eginez ospatuko dituzuen festaburuen egutegia:

5. «Lehen hilaren hamalauan, ilunabarrean, Pazkoa ospatuko duzue Jaunaren ohorez.

6. «Hilabete beraren hamabostean Legamia gabeko Ogien Jaia ospatuko duzue Jaunaren ohorez. Zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 23