Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 22:24-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

24. Ez aurkeztu inola ere barrabil mazpildu, lehertu, erauzi nahiz ebakiak dituen abererik. Ez duzue horrelakorik egingo zeuen lurraldean.

25. Ezta atzerritarren eskutik ere, ez duzue onartuko horrelako abererik Jainkoari eskaintzeko, jasan duen mutilazioa akatsa baita: ez dizue Jaunak onartuko».

26. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

27. «Zekorra, arkumea edo antxumea, jaio ondoren, zazpi egunez geldituko dira amaren ondoan; zortzigarren egunetik aurrera, gai dira opari gisa Jaunaren ohorez erretzeko.

28. Hala ere, ez hil egun berean behia edo ardia eta berauen umea.

29. «Jaunari esker oneko oparia eskaintzean, eskaini berak atseginez onartzeko eran,

30. eta oparigaia egunean bertan jan, biharamunerako ezer utzi gabe. Neu naiz Jauna.

31. «Bete arretaz nire aginduak. Neu naiz Jauna.

32. Israeldarrok, ez gero profanatu nire izen santua, baizik eta aitortu santua naizela. Neu naiz Jauna, neuretzat sagaratzen zaituztedana,

33. eta zuen Jainko izateko Egiptotik atera zintuztedana. Neu naiz Jauna».

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 22