Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 22:2-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. «Esan Aaroni eta beronen semeei, zenbait kasutan ez dutela hurbildu behar israeldarrek egiten dizkidaten eskaintza sakratuetara, nire izen santua profana ez dezaten. Esaiezu, bada:

3. Etorkizunean, zuen ondorengoetariko batek, bera kutsaturik dagoela, israeldarrek Jaunari eskainitako opari sakratuak aurkezten baditu, bota egingo duzue nire zerbitzutik. Neu naiz Jauna.

4. «Legenak jota edo sexu-jarioarekin dagoen apaizak ez du opari sakraturik jango, garbikuntza egin arte; berdin gorpu batek kutsaturiko zerbait ukitu edo hazi-isuria duenak,

5. eta kutsagarri den narrastia nahiz gizakia ukitu duenak.

6. Gauza horiek ukitu dituena kutsaturik geldituko da arratsa arte eta ez du opari sakraturik jango, gorputza uretan garbitu arte.

7. Eguzkia sartzean, garbi geldituko da eta jan ahal izango ditu opari sakratuak, berarentzako janari baitira.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 22