Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 21:4-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Bere senitartekoen buru delarik, apaizari ez zaio zilegi kutsatzea, desohoraturik geldi ez dadin.

5. «Apaizek ez dute burua erabat soilduko, ez bizarraren ertzak moztuko, ezta ere gorputzean ebakirik egingo.

6. Beren Jainkoari sagaratuak behar dute izan eta haren izena profanatzetik alde egin, beraiei baitagokie Jaunarentzat erre beharreko opariak eskaintzea. Beraz, santu izan behar dute.

7. «Ez dute emaztetzat hartuko emagaldu edo desohoratua izandako emakumerik, ezta senarrak zapuztutakorik ere, apaizak Jainkoari sagaratuak baitaude.

8. Israeldar orok errespetatuko du apaizen izaera sakratua, beraiek eskaintzen baitute Jainkoaren oparia. Sakratutzat edukiko dituzte, santua bainaiz ni, Jauna, neuretzat sagaratzen ditudana.

9. «Apaiz baten alabak bere burua desohoratzen badu, emagaldu bihurtuz, bere aita desohoratzen du: bizirik erreko dute.

10. «Apaiz nagusia apaizen buru da. Gantzuketa-olioa burura isuri ziotenean, apaizgoa hartu zuen eta jantzi sakratuak erabiltzen ditu. Hori dela eta, ez du ilea harro utziko, ezta arroparik urratuko ere;

11. ez da kutsatu bihurtuko hildakoren batengana hurbilduz, ezta aita edo ama izanik ere.

12. Ez da toki sakratutik aterako, Jainkoaren santutegia profana ez dezan, gantzuketa-olioz Jainkoaren zerbitzurako sagaraturik baitago. Neu naiz Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 21