15. desohoragarri izango bailitzateke ondorengoek senitartez kanpoko odola izatea. Neu naiz Jauna, hura neuretzat sagaratzen dudana».
16. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
17. «Esan Aaroni: Etorkizunean, gorputz-akatsen bat duen zuen ondorengoetariko inor ere ez da aldarera hurbilduko Jainkoaren oparia eskaintzera.
18. Beraz, akastunik inor ez da gai zerbitzu horretarako: ez itsua, ez herrena, ez aurpegia desitxuratua edo gorputz-atalak oker dituena,
19. ez zangoa edo besoa hautsirik duena,
20. ez konkorra, ez mazkala, ez begi-lausoa, ez larruazaleko gaitzen bat duena, ez barrabilak lehertuak dituena.
21. Gorputz-akatsen bat duen Aaronen ondorengoetariko inor ez da hurbilduko Jaunari erre beharreko opariak eskaintzera; akastunik inor ere ez da zerbitzu horretarako gai.
22. Jan ditzake, bai, Jainkoari eskainiriko jakiak, opari guztiz sakratuak eta opari sakratuak;
23. baina ez daiteke errezelaz beste aldera sar, ezta aldarera hurbil ere, akastuna izanik, santutegia eta bertan dagoena profana ez ditzan. Neu naiz Jauna, apaizak neuretzat sagaratzen ditudana».