Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 21:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: «Esan Aaronen seme apaizei: Ez bedi kutsa apaiza bere ahaideren baten gorpua ukituz,

2. hurbileko ahaideren batena —ama, aita, semea, alaba nahiz anaiarena— izan ezik.

3. Arreba ezkongabeagatik ere kutsa daiteke, ezkongabe dagoen bitartean bere senitarteko baitu.

4. Bere senitartekoen buru delarik, apaizari ez zaio zilegi kutsatzea, desohoraturik geldi ez dadin.

5. «Apaizek ez dute burua erabat soilduko, ez bizarraren ertzak moztuko, ezta ere gorputzean ebakirik egingo.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 21