Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 20:3-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Neure aldetik, aurpegi emango diot horrelakoari eta herritik bota egingo dut, bere semea nahiz alaba eskaintzean nire santutegia kutsatu baitu eta nire izen santua profanatu.

4. Eta herriko jendeak ez ikusiarena egiten badu, hori egin duena heriotzara ez ematearren,

5. neuk esku hartuko dut haren kontra eta haren familiaren kontra: bota egingo ditut herritik, bai bera, bai berarekin batera Moloki kultua emanez desleial izango zaizkidan guztiak.

6. «Aurpegi emango diot nekromante eta igarleengana jotzen duenari ere eta bota egingo dut herritik, idolatriaren pareko baita jokaera hori.

7. «Gorde garbi zeuen burua, santu izan zaitezten, neu bainaiz Jauna, zuen Jainkoa.

8. «Bete arretaz nire legeak. Neu naiz Jauna, neuretzat sagaratu zaituztena.

9. «Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du. Gurasoak madarikatu dituenez gero, berea izango du heriotzaren errua.

10. «Norbaitek beste baten emaztearekin adulterioa egiten badu, heriotza-zigorra izango dute bi errudunek.

11. «Norbait aitaren emazte batekin oheratzen bada, aita desohoratzen du: heriotza-zigorra izango dute bi errudunek. Berena izango dute heriotzaren errua.

12. «Norbait errainarekin oheratzen bada, heriotza-zigorra izango dute bi errudunek. Berena izango dute heriotzaren errua, egin duten ustelkeriagatik.

13. «Norbait emakumeekin ohi bezala gizonezkoarekin oheratzen bada, higuingarritasuna egiten dute biek: heriotza-zigorra izango dute. Berena izango dute heriotzaren errua.

14. «Norbait emakume batekin eta beronen amarekin ezkontzen bada, itsuskeria egiten du: erre egingo dituzte bera eta bi emakumeak. Ez da horrelako itsuskeriarik izango zuen artean.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 20