Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 18:18-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. «Emaztea bizirik dagoela, ez zara beraren ahizparekin ezkonduko: honekin harremanak izatean, bien arteko etsaigoa sortuko zenuke.

19. «Ez duzu sexu-harremanik izango hilerokoa duen emakumearekin, kutsaturik baitago.

20. «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure herritarraren emaztearekin, kutsaturik geldi ez zaitezen.

21. «Ez duzu zeure haurrik Molok jainkoaren ohorez hilko, zeure Jainkoaren izena profanatuz. Neu naiz Jauna.

22. «Ez zara gizonezkoekin emakumeekin bezala etzango: higuingarritasuna litzateke.

23. «Ez duzu abereekin haragizko bekatua egingo, kutsaturik geldi ez zaitezen; emakumea ere ez da abereekin elkar batuko: ustelkeria litzateke.

24. «Ez kutsatu horrelako jokaerez; horrela kutsatu dira, hain zuzen, zuen aurretik jaurtiko ditudan herriak.

25. Lurraldea bera ere kutsatu egin da; nik zigortu egin dut bere gaiztakeriagatik, eta hark okaztatu eta kanpora bota ditu bere biztanleak.

26. «Zuek, beraz, bertako nahiz etorkin, gorde nire lege eta erabakiak eta ez egin higuingarritasun horiek.

27. Zuen aurretik lurralde horretan bizi izan direnek higuingarritasun guztiok egin dituzte, eta lurraldea kutsaturik gelditu da.

28. Zuek ez ezazue berriro kutsa, eta lurraldeak ez zaituzte okaztatu eta kanpora botako, bertan bizi izan diren herriak bezala.

29. Izan ere, horrelako higuingarritasunik egiten dutenak herritik bota egingo dituzue.

30. «Gorde, bada, agintzen dizuedana eta ez egin zuen aurreko biztanleek egin ohi dituzten higuingarritasunak. Ez zaitezte horiekin kutsa. Neu naiz Jauna».

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 18