Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 18:12-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure aitaren arrebarekin: zure aitaren odol berekoa da.

13. «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure amaren ahizparekin: zure amaren odol berekoa da.

14. «Ez duzu zeure aitaren anaia desohoratuko, beronen emaztearekin sexu-harremanak izanez: zeure izeba duzu.

15. «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure errainarekin, zure semearen emaztea baita.

16. «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure koinatarekin: zeure anaia desohoratuko zenuke.

17. «Ez duzu sexu-harremanik izango aldi berean emakume batekin eta beronen alaba edo bilobarekin —emakumearen semearen nahiz alabaren alabarekin—, haren odol berekoak baitira: itsuskeria izango litzateke.

18. «Emaztea bizirik dagoela, ez zara beraren ahizparekin ezkonduko: honekin harremanak izatean, bien arteko etsaigoa sortuko zenuke.

19. «Ez duzu sexu-harremanik izango hilerokoa duen emakumearekin, kutsaturik baitago.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 18