Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 16:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jauna Moisesi mintzatu zitzaion, Aaronen semeak hil ondoren —hauek Jaunarengana hurbiltzeagatik hil ziren—.

2. Jaunak esan zion Moisesi: «Esan Aaron zeure anaiari ez dadila noiznahi sar santutegian errezelaz barrualdera, kutxa gaineko estalkiaren aurrera; hil egingo litzateke bestela, zeren kutxaren estalki gainean agertzen bainaiz ni lainoan.

3. Barkamen-oparirako zekorra eta erre-oparirako aharia eramanez sartuko da Aaron santutegian.

4. Lihozko tunika sakratua jantzita sartuko da, lihozko galtzaz estalita eta lihozko gerrikoa eta buruzapia jarrita; jantzi sakratuak direnez gero, bainua hartu ondoren jantziko ditu.

5. «Israeldarren elkarteagandik bi aker hartuko ditu barkamen-oparirako eta ahari bat erre-oparirako.

6. Aaronek bere barkamen-opariko zekorra eskainiko du lehenbizi eta bere eta etxekoen aldeko barkamen-ohikunea egingo.

7. Gero, bi akerrak harturik, Jaunaren aurrean ipiniko ditu, elkarketa-etxolaren sarreran.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 16