Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 14:52-57 Elizen Arteko Biblia (EAB)

52. Honela, hegaztiaren odol, iturburuko ur, hegazti bizi, zedro-zur, isipu eta purpura gorriminaren bidez etxearen garbikuntza egingo du.

53. Gero, hegazti bizia hiritik kanpo libre utziko du landan. Honela, etxearen garbikuntza-ohikunea egingo du eta garbi geldituko da.

54. «Horra hor edonolako azaleko gaitz, ezkabia,

55. arropen eta etxeen lizun,

56. handitu, zorne eta orbaini buruzko legea,

57. zer eta noiz dagoen kutsatuta edo garbi erabakitzeko emana. Hori da legenari buruzko legea».

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 14