Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 14:44-53 Elizen Arteko Biblia (EAB)

44. miatzera sartuko da apaiza; ikusten badu mantxa zabaldu egin dela, gaitz galgarria du etxeak, eta kutsaturik dago.

45. Beraz, eraitsi egingo dute eta harri, zur eta kare guztia hiritik kanpora botako, leku kutsatura.

46. «Itxirik dagoen aldian etxe hartan sartzen dena kutsaturik geldituko da arratsa arte.

47. Etxe hartan jan edo lo egiten duenak bere arropak garbitu egingo ditu.

48. «Baina zuritu ondoren, miatzera joan eta mantxa ez dela zabaldu ikusten badu apaizak, garbitzat aitortuko du etxea, desagertu baita gaitza.

49. «Orduan, etxearen garbikuntza egiteko, bi hegazti, zedro-zura, purpura gorrimina eta isipua hartuko ditu apaizak.

50. Hegaztietariko bat iturburuko ura daukan buztinezko ontzi baten gainean hilko du.

51. Gero, zedro-zura, isipua, purpura gorrimina eta hegazti bizia harturik, hegazti hilaren odoletan eta iturburuko uretan bustiko ditu, eta zazpi bider zipriztinduko du etxea.

52. Honela, hegaztiaren odol, iturburuko ur, hegazti bizi, zedro-zur, isipu eta purpura gorriminaren bidez etxearen garbikuntza egingo du.

53. Gero, hegazti bizia hiritik kanpo libre utziko du landan. Honela, etxearen garbikuntza-ohikunea egingo du eta garbi geldituko da.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 14