Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 14:31-42 Elizen Arteko Biblia (EAB)

31. Honela, garbitu behar duenaren aldeko garbikuntza-ohikunea egingo du apaizak Jaunaren aurrean.

32. «Hau da garbikuntza egiteko behar dena erosteko ahalbiderik ez duen legendunari buruzko legea».

33. Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni:

34. «Ondaretzat emango dizuedan Kanaan lurraldean sartuko zaretenean, hango etxeren bat lizunaz jotzen badut,

35. etxeko nagusiak, apaizarengana joanik, bere etxeko hormetan lizuna agertu dela adieraziko dio.

36. «Lizuna ikertzera sartu baino lehen, etxea husteko aginduko du apaizak, etxean dagoen guztia kutsa ez dadin; ondoren, etxea miatzera sartuko da.

37. Lizuna miatuko du eta hormak mantxa berdexkak edo gorrixkak dituela eta hauek horma baino sakonagoak direla ikusten badu,

38. etxetik irten eta zazpi egunez itxita utziko du etxea.

39. Zazpi egunen buruan apaiza berriro etorriko da, eta mantxa horman zabaldu dela ikusten badu,

40. mantxa duten harriak kentzeko eta hiritik kanpora, leku kutsatu batera, botatzeko aginduko du.

41. Etxe barru guztia karraskatzeko eta hautsa hiritik kanpora, leku kutsatura, botatzeko aginduko du.

42. Ondoren, beste harri batzuk jarriko dituzte kendutakoen ordez, eta horma zurituko.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 14