Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 14:16-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. eta, eskuineko behatza ezkerrean duen oliotan bustirik, zazpi bider zirtatuko du Jaunaren aurrean.

17. Garbitu behar duenaren eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtziko ditu eskuan duen olioaz, ordain-opariko bildotsaren odolaren gainean.

18. Eskuan gelditzen zaion olioa burura isuriko dio. Horrela, garbitu behar duenaren garbikuntza-ohikunea egingo du Jaunaren aurrean.

19. Gero, barkamen-oparia eskainiko du apaizak eta bere kutsaduratik garbitu behar duenaren aldeko garbikuntza-ohikunea egingo berriro. Ondoren, erre-oparigaia hilko du

20. eta aldarean eskainiko, irin-opariarekin batera. Azkeneko aldiz haren aldeko garbikuntza-ohikunea egingo du, eta hura garbi geldituko da.

21. «Legenduna pobrea bada, opari guztiok erosteko ahalbiderik gabea, bildots bat bakarra hartuko du ordain-oparirako, Jaunari aurkeztu eta garbikuntza-ohikunea egiteko; gainera, oliotan oraturiko lau bat kilo irin garbi, litro erdi bat olio,

22. eta bi usapal edo bi usakume, ahal duen neurrian, bata barkamen-oparirako eta bestea erre-oparirako.

23. Zortzigarren egunean, guztiok apaizari eramango dizkio bere garbikuntzarako, elkarketa-etxolaren sarrerara, Jaunaren aurrera.

24. Apaizak ordain-oparirako bildotsa eta litro erdi bat olioa hartuko ditu eta Jaunari aurkeztuko, errituzko aurkezpen-keinua eginez.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 14