Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 14:11-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Garbikuntza egin behar duen apaizak Jaunaren aurrean, elkarketa-etxolaren sarreran, ezarriko du garbitu behar duena beraren opariekin.

12. Apaizak, bildotsetariko bat harturik, ordain-oparitzat eskainiko du, litro erdi bat olio rekin batera, eta Jaunari aurkeztuko, errituzko aurkezpen-keinua eginez.

13. Toki sakratuan hilko du bildotsa, barkamen-oparigaia eta erre-oparigaia hiltzen diren tokian. Ordain-oparia, barkamen-oparia bezala, apaizarentzat da; guztiz sakratua da.

14. «Gero, apaizak ordain-oparigaiaren odola hartu eta garbitu behar duenaren eskuineko belarria eta eskuineko eskuko eta eskuineko oineko erpuruak igurtziko ditu.

15. Litro erdi oliotik pixka bat hartu eta ezkerreko eskuan isuriko du,

16. eta, eskuineko behatza ezkerrean duen oliotan bustirik, zazpi bider zirtatuko du Jaunaren aurrean.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 14