Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 13:39-49 Elizen Arteko Biblia (EAB)

39. apaizak miatu egingo du; orbain zuri-zurbilak dituela ikusten badu, gaitzak ez du garrantzirik; halakoa garbi dago.

40. «Gizon bat, ilea erori eta burusoil gelditzen bada, garbi dago.

41. Kopetako ilea erori eta soildurik gelditzen bada, garbi dago.

42. Baldin buruko edo kopetako soilgunean mantxa zuri-gorrixka badu, legena ari zaio sortzen.

43. Apaizak miatu egingo du, eta kopeta eta burusoileko mantxaren handitua zuri-gorrixka ageri bada, larruazaleko legenaren antzekoa,

44. legenak jota dago gizona; kutsatuta dago eta hala aitortuko du apaizak buruan duen gaitzarengatik.

45. «Legenak jotako gizonak arropak urratuak eramango ditu, ilea harro eta aurpegia erdi estalirik, eta “Kutsatua! Kutsatua!” oihu eginez ibiliko da.

46. Gaitzak alde egin arte kutsatua izango da eta bakarrik biziko, kanpalekutik aparte.

47. «Artilezko nahiz lihozko jantzian

48. edo ehunean, larruan nahiz edozein larrukitan mantxa agertzen bada,

49. eta mantxa berdexka nahiz gorrixka bada, lizun-kasua da eta apaizari erakutsi behar zaio.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 13