Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 13:35-48 Elizen Arteko Biblia (EAB)

35. Baina garbitzat aitortua izan ondoren, ezkabia larruazalean zabaltzen bazaio,

36. apaizak berriro miatuko du eta, ezkabia azalean zabaldua duela egiaztatu ondoren, ez du ile horirik ba ote duen aztertu beharrik; gaixoa kutsatuta dago.

37. Baina apaizaren ustetan ezkabiak bere hartan jarraitzen badu eta haren tokian ile beltza hazi bada, ezkabia sendaturik dago; garbi dago gaixoa, eta hala aitortuko du apaizak.

38. «Gizon edo emakume bati larruazalean orbain zuriak ateratzen bazaizkio,

39. apaizak miatu egingo du; orbain zuri-zurbilak dituela ikusten badu, gaitzak ez du garrantzirik; halakoa garbi dago.

40. «Gizon bat, ilea erori eta burusoil gelditzen bada, garbi dago.

41. Kopetako ilea erori eta soildurik gelditzen bada, garbi dago.

42. Baldin buruko edo kopetako soilgunean mantxa zuri-gorrixka badu, legena ari zaio sortzen.

43. Apaizak miatu egingo du, eta kopeta eta burusoileko mantxaren handitua zuri-gorrixka ageri bada, larruazaleko legenaren antzekoa,

44. legenak jota dago gizona; kutsatuta dago eta hala aitortuko du apaizak buruan duen gaitzarengatik.

45. «Legenak jotako gizonak arropak urratuak eramango ditu, ilea harro eta aurpegia erdi estalirik, eta “Kutsatua! Kutsatua!” oihu eginez ibiliko da.

46. Gaitzak alde egin arte kutsatua izango da eta bakarrik biziko, kanpalekutik aparte.

47. «Artilezko nahiz lihozko jantzian

48. edo ehunean, larruan nahiz edozein larrukitan mantxa agertzen bada,

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 13