Itun Zaharra

Itun Berria

Lebitarrena 13:28-36 Elizen Arteko Biblia (EAB)

28. Baina mantxak toki berean jarraitzen badu eta zabaltzen ez, baizik eta zurbilduz badoa, erreduraren handitua da. Apaizak garbitzat aitortuko du, erreduraren mantxa baita.

29. «Gizon nahiz emakume bati buruan edo kokotsean azaleko gaitzen bat sortzen bazaio,

30. apaizak alderdi gaixoa miatuko du. Ikusten badu azalekoa baino sakonagoa dela eta ilea horitua eta bakandua duela, kutsatutzat aitortuko du; ezkabia-kasua da, buruko edo bizarreko legena.

31. Baina apaizak ezkabiak jotako aldea miatzean, azalekoa baino sakonagoa ez dela eta ilea ez dela belztu ikusten badu, aparte edukiko du gaixoa zazpi egunez.

32. Zazpigarren egunean berriro miatuko du. Ikusten badu ezkabia ez dela zabaldu, ezta ilea horitu ere, eta ez dela azalekoa baino sakonagoa,

33. ilea mozteko aginduko dio gaixoari, ezkabia duen lekuan izan ezik, eta aparte edukiko beste zazpi egunez.

34. Zazpi egun horien buruan apaizak ezkabia miatuko du; ikusten badu larruazalean ez dela zabaldu eta azalekoa baino sakonagoa ez dela, garbitzat aitortuko du; gaixoak arropak garbituko ditu eta garbi geldituko da.

35. Baina garbitzat aitortua izan ondoren, ezkabia larruazalean zabaltzen bazaio,

36. apaizak berriro miatuko du eta, ezkabia azalean zabaldua duela egiaztatu ondoren, ez du ile horirik ba ote duen aztertu beharrik; gaixoa kutsatuta dago.

Irakurri kapitulu osoa Lebitarrena 13