Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 9:8-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Eraman beti jantzi zuriak soinean,ez egon zeure burua lurrindu gabe.

9. Goza bizitzazmaite duzun emaztekiarekin,Jainkoak eguzkipean bizitzekoeman dizkizun egun hutsal orotan;horixe baituzu zeure bizitzareneta eguzkipean dagizunlanaren saria.

10. Egin dezakezun guztia egizu gogoz,ez baita lanik, ez gogoetarik,ez zientziarik,ezta jakinduriarik erezu zoazen Hildakoen Egoitza horretan.

11. Beste hau ere ikusia duteguzkipean:lasterketan ez dela betibizkorrena nagusitzen,ezta guduan ere indartsuena;jakintsuak ez duela betiogia irabazten,ezta buruargia ere aberasten;jakituna ez dela betiongi ikusia izaten.Denei datozkiealdi onak eta txarrak.

12. Gainera,ez dakite gizon-emakumeeknoiz duten beren ordua;sareak harrapatzen baititu arrainaketa lakioak txoriak,halaxe ditu aldi txarrakbat-batean harrapatzengizon-emakumeak.

13. Ikusia dut eguzkipeanbeste gauza oso jakingarri bat.

14. Ba omen zen herri txiki batbizilagun gutxikoa.Errege handi batekeraso omen zion, setiatueta inguruan erasogailu handiakeraiki omen zituen.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 9