Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 9:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hauek guztiak hausnartu ditutneure baitan,eta ohartu naizJainkoaren eskuetan direlabai zuzenak, bai jakintsuak,baita berauen egintzak ere.Maitasunaz eta gorrotoazez daki deus ere gizakiak.

2. Zori bera dute denek:zuzenek zein makurrek,garbiek zein likitsek;opariak eskaintzen dituenakbezalakoaeskaintzen ez dituenak ere;zintzoak bezalakoa bekatariak;zin dagienak bezalakoazin egiteko beldur denak ere.

3. Hauxe duzu,eguzkipean direnen artean txarrena:ororentzat zori berbera.Horregatik,gaiztakeriaz eta zorakeriazbetea dagogizon-emakumeen bihotza,bizi diren bitartean;eta, azkenean, hildakoen artera!

4. Batek, bizirik dagoen bitartean,baduke itxaropen:hobe zakur bizia, lehoi hila baino.

5. Badakite biziek hil beharra dutela;hilek, ordea, ez dakite ezer,ez dute aurrerantzean saririk,galdua da haien oroitzapena.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 9