Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 8:9-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Hauen guztien berri izan dut,eguzkipean egin ohi direnlan guztiakaztertzen saiatu naizenean,kalte eginez, gizakiak gizakiamenderatzen duenean.

10. Era berean, ikusia dutnola lurperatu dituzten gaiztoak;toki santutik urruti bizi izan ziren;hala ere, hirian ahaztu egin zutenhaien jokabidea.Hau ere zentzugabekeria!

11. Izan ere,gaiztakeriaren aurkako epaiaberehala betetzen ez delako,makurkeria egiteko gogozbete ohi dagizon-emakumeen bihotza.

12. Hamaika gaiztakeria egin ohi dubekatariak!Baina luzaz bizi da.Hala ere, badakit:«Jainkoari begirune eta lotsadiotenei ongi doakie.

13. Gaiztoak ez du onik izangoeta ez du bere bizia luzatukoitzal bat adina,ez baitio begirunerik Jainkoari».

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 8