Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 8:7-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Izan ere, inork ezin jakinzer gertatuko den.Adieraz ote diezaioke norbaitek?

8. Gizon-emakumeak ezin izanberen bizi-arnasaren jabe;ezin egin ihes heriotza-egunari,ezin alde egin borrokaldi honetatik.Gaiztakeriak ez du salbatukogaiztoa.

9. Hauen guztien berri izan dut,eguzkipean egin ohi direnlan guztiakaztertzen saiatu naizenean,kalte eginez, gizakiak gizakiamenderatzen duenean.

10. Era berean, ikusia dutnola lurperatu dituzten gaiztoak;toki santutik urruti bizi izan ziren;hala ere, hirian ahaztu egin zutenhaien jokabidea.Hau ere zentzugabekeria!

11. Izan ere,gaiztakeriaren aurkako epaiaberehala betetzen ez delako,makurkeria egiteko gogozbete ohi dagizon-emakumeen bihotza.

12. Hamaika gaiztakeria egin ohi dubekatariak!Baina luzaz bizi da.Hala ere, badakit:«Jainkoari begirune eta lotsadiotenei ongi doakie.

13. Gaiztoak ez du onik izangoeta ez du bere bizia luzatukoitzal bat adina,ez baitio begirunerik Jainkoari».

14. Lurrean, ordea,beste zentzugabekeria haugertatu ohi da:zenbait gizaki zuzenekgaizkileei dagokien zoria dute,eta zenbait gizaki gaiztokongileei dagokiena.Nire ustez, hauguztiz zentzugabekoa da.

15. Gora, bada, alaitasuna!Ez baitu gizakiakeguzkipean beste onik,jan, edan eta gozatzea baizik.Horixe bakarrik atera dezakebere eginahaletik,Jainkoak mundu honetan bizitzekoeman dizkion egunetan.

16. Gogotik saiatu naiz jakintsu izateneta lurrean egin ohi diren jarduerakulertzen.Gau eta egun, begirik bildu gabe,ari izaten dira gizon-emakumeak.

17. Baina, ikusi dudanez,Jainkoak eguzkipean ari dituenegintza guztietarik bat ereezin dute gizon-emakumeekgarbi ulertu.Zenbat eta gehiago saiatuegintza horien arrazoi bila,hainbat eta nekezagoaurkituko dute.Jakintsuak berak,badakiela esanik ere, ez du ulertzen.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 8