Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 8:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Nor jakintsua adinakoa?Nork daki gauzen zergatia argitzen?Jakinduriak argitzen diogizakiari aurpegia,eta bekozkoa aldatzen.

2. Bete itzazu erregearen esanak,hala egin baitzenion zinJainkoaren aurrean.

3. Ez arbuiatu erregearen nagusigoa,eta ez jardun gaiztakerian,nahi duen guztiaegiten baitu erregeak.

4. Honen esana, izan ere,ahalmen handikoa;nork galdetu hari zertan ari den?

5. Agindua bete dezanakez du inolako txarrik izanen;jakintsuak badaki noiz eta zer egin.

6. Arazo guztientzat daudealdi eta era bereziak;gizakiarentzat, berriz, atsekabe ugari.

7. Izan ere, inork ezin jakinzer gertatuko den.Adieraz ote diezaioke norbaitek?

8. Gizon-emakumeak ezin izanberen bizi-arnasaren jabe;ezin egin ihes heriotza-egunari,ezin alde egin borrokaldi honetatik.Gaiztakeriak ez du salbatukogaiztoa.

9. Hauen guztien berri izan dut,eguzkipean egin ohi direnlan guztiakaztertzen saiatu naizenean,kalte eginez, gizakiak gizakiamenderatzen duenean.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 8