Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 7:20-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. Hala ere,ez da lurrean gizaki zuzenikhutsik gabe on dagienik.

21. Ez egin jaramonik esamesa guztiei;horrela,ez diozu entzungo zeure morroiarizutaz gaizki-esaka.

22. Ohar zaitezzeu ere maiz ari izana zarelabesteez gaizki-esaka.

23. Arretaz aztertu nuen hau guztia,neure artean esanez:«Jakintsu izan behar dut».Hori, ordea, ez zegoen nire esku.

24. Gertatu zena urruti dagoeta sakon-sakona da.Nork aurki lezake?

25. Gogotik aztertu nuen dena,hausnartu eta jakitearren,jakinduria eta arrazoiaaurkitzearren.Ohartu naizgaizto izatea zorakeria dela,bihurrikeria eta ergelkeria.

26. Entzun dutheriotza baino garratzagoa delalakioa bezalakoa den emakumea:horren bihotza xedera,horren besoak lotura.Jainkoaren begiko denakihes egingo dio;bekataria, aldiz,harrapatu egingo duhalako emakumeak.

27. Hona hemenzertaz ohartu naizen ni, Kohelet,argibide bila,denak banan-bananaztertu ditudanean:

28. bila nabilen horiez dudala aurkitu, alegia.Gizon bakarra aurkitu dutmilaren artean;baina emakume bakar bat ere ez,denen artean.

29. Azken batean, honetaz ohartu naiz:Jainkoak zuzena egin duela gizakia;gizakiak, ordea, bere buruamila arazoz nahasi duela.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 7