Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 7:2-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Hobe hiletak jotzen ari direnetxera joan,jai-otordua egitenari direnera baino;etxe hartan ikusten baita zein dengizon-emakume ororen azkena,han du hausnartzen bizi denakzer datorkion.

3. Hobe negarra, irria baino;begitartea goibel egon arren,bihotza ondu egiten baita.

4. Zuhurrak, hiletak jotzen ari direnetxean du bihotza;tentelak, berriz,jaietan dagoen etxean.

5. Hobe zuhur baten zentzarazpena,tentel baten goraipamena baino.

6. Izan ere, eltzepeko zotzarentxinparta-hotsa bezalakoaergelaren irria, huskeria hutsa.

7. Bortxakeriak zuhurra ereergel du bihurtzen,eta eskupekoak bihotza usteltzen.

8. Hobe arazoa bukatu, hasi baino;hobe eroapena, harrokeria baino.

9. Ez zaitez bizkorregi haserretu,ergelena baita haserretzea.

10. Ez galdegin zergatikote ziren hobeakaldi joanak oraingoak baino.Zuhurrak ez lukehorrelako galderarik egingo.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 7