Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 7:12-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Zuhurtziaren itzalaaberastasunaren itzala adinakoa da;baina zuhurtzia hobea,biziarazi egiten baitu bere jabea.

13. Begira Jainkoak eginari:nork zuzen ote dezakehark okertua?

14. Aldi onean goza ezazu,eta txarrean pentsa;bata zein bestea Jainkoak egin ditu,gizonak bere etorkizunariigarri ez diezaion.

15. Hamaikatxo ikusia naizneure bizitza itxuragabe honetan:gizaki zuzena, zuzen izanik ere,galdu egiten da;makurra, berriz, makur izanik ere,luzaro bizitzen.

16. Ez izan zuzenegi,ezta behar baino jakintsuago ere,ea hondatzen duzun zeure burua.

17. Ez izan makurregi,ezta ergelegi ere,ea garaia baino lehenhiltzen zaren.

18. Hobe duzu honi heldu,hura eskutik utzi gabe;Jainkoari begirune dionakez baitu ezertan huts egiten.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 7