Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 6:7-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Ahora zer eramana izatekolehiatu ohi diragizon-emakumeak lanean;hala ere beren barnea asetzen ez.

8. Zer du jakintsuakergelak baino gehiago?Eta bizien aurreanjokatzen dakien behartsuak erezer du onik?

9. Hobe desiratzen dena ikusi,ikusten ez dena desiratu baino.Hau ere, ordea, huskeria da,haizea atzeman nahi izatea.

10. Orain den guztiaizendatua zuen jadanik Jainkoaketa bazekien zer den gizona.Ezin dio gizonak auzian aurre eginbera baino indartsuagoa denari.

11. Zenbat eta hitz gehiagozorakeria gehiago.Zertarako jardun?

12. Batek dakizer duen hoberena gizonakbere bizitza hutsaleanematen dituen egun urrietan!Itzala bezala joaten zaio denbora.Esan ote diezaioke inork gizonarizer izanen ote den beraren ondoreneguzkipean?

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 6