Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 6:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ikusia dut eguzkipeangizakume artean maizgertatu ohi den beste gaitz bat:

2. Ematen dizkio Jainkoak batiaberastasunak, ondasunak, ohorea;nahi duen guztia du,ez du falta deus ere.Baina Jainkoak ez dio uztenhalakoez gozatzen,arrotz batek dizkio irensten.Hau bai zentzugabekeriaeta zoritxar handia!

3. Batek ehun seme-alaba ukan,urte luzez bizieta anitz egun harturik ere,bere ondasunezaski gozatzen ez badu,eta hilobitarako ere ez badu,horra zer diodan: halakoahaur-galdua baino okerrago da.

4. Haur-galdua, etorri ere,alferrik etorri baitzen,eta ilunpetan dabil,beronen izena ereilunpetan geldituko da.

5. Ez du egun-argia ikusi,ez ezagutu;hala ere, beste horrek bainoatseden handiagoa du.

6. Izan ere, gerta daiteke,hark, mila urte bi aldiz bizi arren,bere ondasunak ez gozatzea.Baina, azkenean,ez al doaz guztiak toki berera?

7. Ahora zer eramana izatekolehiatu ohi diragizon-emakumeak lanean;hala ere beren barnea asetzen ez.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 6