Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 5:13-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. izan ere, une txar bateangal ditzake denak;jaioko zaio semeaeta esku-hutsik geldituko da.

14. Bere amaren sabeletikbiluzik irten zen,halaxe da itzuliko,bere lanaren saririk batereez du berekin eramango.

15. Hau bai gaitz negargarria:etorri bezalaxe joan behar.Eta zein fruitu atera dioegin duen lanari?

16. Bere bizitza osoagoibel eta atsekabeturik,neke, oinaze eta haserre arteaneman du.

17. Ikusi dudanez, hauxe dutegizon-emakumeek hoberena:eguzkipean egiten duten lanetikjan, edan eta alai gozatu,Jainkoak emanbizitzako egunetan zehar;horixe dute beren zoria.

18. Aberastasunak eta ondasunakeman dizkion gizaki orori,berorietatik jateko,dagokion zatia hartzekoeta lanaz pozteko eskubidea ereeman dio Jainkoak;Jainkoaren dohaina da hori.

19. Ez du bere bizitzako egunetanburuhausterik izangoJainkoak bihotza atseginezbetetzen dionak.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 5