Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 4:9-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Hobe, bi elkarrekin ari izateabakarka baino,elkartze horretatiketekin hobea aterako baitute.

10. Bietarik bat eroriko balitz,besteak jasoko luke;baina urrikalgarri bakarrik dagoena;eroriko balitz,ez bailuke izango nork jaso.

11. Orobat, bik, batera lotaratuz,elkar dute berotuko;bakarrik dagoena nola berotu?

12. Bati erasotzen diotelarik,biek eginen dute aurre.Hiru hariko soka etetea gaitz.

13. Hobe, gazte behartsu baina zuhurra,aholkurik nahi ez duenerrege zahar eta zoroa baino.

14. Zeren gaztea,noizbait presondegian egonaeta bere herrian behartsu jaioaizanik ere,errege-aulkira igo baita,

15. eta zaharraren tokian altxatzen dengaztearen alde jartzen ikusi duteguzkipean dabilen jende guztia ere.

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 4