Itun Zaharra

Itun Berria

Kohelet 4:3-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. eta biok baino zoriontsuagojaio ez denaeta eguzkipean egin ohi direnokerrak ikusi ez dituena.

4. Ikusi ditut, orobat,jendearen lan guztiaketa eginahalen emaitzak:elkarrentzako bekaizkeriazeginak denak.Hau ere huskeria daeta haizea atzeman nahia bezalakoa.

5. Ergela, eskuak tolestatu etagoseak hiltzen da.

6. Hala ere, hobe da esku-hutsik lasai bizi,esku beterik neketan baino.

7. Beste zentzugabekeria hau ereikusi dut eguzkipean:

8. Demagunbakarrik bizi dela gizon bat;ez du lagunik, ez seme-alabarik,ez anai-arrebarik,eta, hala ere,etengabe dihardu lanean,ez da asetzen aberasteaz,galdetu ere ez du egiten bere baitan:«Norentzat ari ote naiz lanean,neure buruari atseginak ukatuz?»Horra beste zentzugabekeriaeta lanbide txarra.

9. Hobe, bi elkarrekin ari izateabakarka baino,elkartze horretatiketekin hobea aterako baitute.

10. Bietarik bat eroriko balitz,besteak jasoko luke;baina urrikalgarri bakarrik dagoena;eroriko balitz,ez bailuke izango nork jaso.

11. Orobat, bik, batera lotaratuz,elkar dute berotuko;bakarrik dagoena nola berotu?

Irakurri kapitulu osoa Kohelet 4