Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 8:6-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Ezar nazazu bihotzean zigilu bezala,besoan zigilu bezala.Herioa bezain gogorra maitasuna,Hildakoen Egoitza bezain iraunkorra maite-grina.Su eta gar da maitasuna,Jaunarengandiko sugar.

7. Uholdeak maitasuna ezin itzali,ezta ibaiek ere ito.Norbaitek maitasuna erosi nahi balu,bere ondasun guztiak emanik ere,mespretxua baizik ez luke aterako.

8. Arreba txiki bat dugu,ez zaizkio oraindik bularrak hazi.Zer egin gure arrebatxoarekinharen esku eske etorriko direnean?

9. Harresia balitz,zilarrezko almenak jarriko genizkioke.Atea balitz,zedro-oholez gogortuko genuke.

10. Harresia naiz ni,dorreak nire bularrak.Horregatik,zorion betea damaiot neure maiteari.

11. Mahasti bat zuen Salomonek Baal-Hamonen;mahastizain batzuei utzi zien:zilarrezko mila txanpon dakarzkio bakoitzakfruituen ordain.

12. Zuretzat mila txanponak, Salomon,haietarik berrehun mahastizainentzat.Neure mahastia neuretzat dut.

13. Oi lorategietako erregina,nire lagunak zure mintzoari adi;uztazu zure ahotsa entzuten:

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 8