Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 8:11-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Mahasti bat zuen Salomonek Baal-Hamonen;mahastizain batzuei utzi zien:zilarrezko mila txanpon dakarzkio bakoitzakfruituen ordain.

12. Zuretzat mila txanponak, Salomon,haietarik berrehun mahastizainentzat.Neure mahastia neuretzat dut.

13. Oi lorategietako erregina,nire lagunak zure mintzoari adi;uztazu zure ahotsa entzuten:

14. «Zoaz ihesi, ene maitea,gazela edo oreinkumea irudi,usain gozoko mendietan barrena».

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 8