Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 8:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Oi nire anaia bazina,nire amaren bularrean hazia!Musu emango nizuke kalean aurkitzean,inoren iseka-beldurrik gabe.

2. Neure amaren etxera eramango zintuzket,eta han neure irakasle izango.Ardo lurrintsua emango nizuke edaten,nire granaden edari bizia.

3. Ezker besoaz dit lepotik heltzen,eta eskuinekoaz nau besarkatzen.

4. Jerusalemgo neskatxok, otoi,ez iratzarri ene maitea,utzi lo egiten,nahi duen arte.

5. Nor da, bere maitearen besotik,basamortuan gora datorren hori?Sagarrondopean iratzarri zaitut:han egon zen erdiminez zure ama,han oinazez zutaz erdi zena.

6. Ezar nazazu bihotzean zigilu bezala,besoan zigilu bezala.Herioa bezain gogorra maitasuna,Hildakoen Egoitza bezain iraunkorra maite-grina.Su eta gar da maitasuna,Jaunarengandiko sugar.

7. Uholdeak maitasuna ezin itzali,ezta ibaiek ere ito.Norbaitek maitasuna erosi nahi balu,bere ondasun guztiak emanik ere,mespretxua baizik ez luke aterako.

8. Arreba txiki bat dugu,ez zaizkio oraindik bularrak hazi.Zer egin gure arrebatxoarekinharen esku eske etorriko direnean?

9. Harresia balitz,zilarrezko almenak jarriko genizkioke.Atea balitz,zedro-oholez gogortuko genuke.

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 8