Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 7:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. —Itzul zaitez, itzuli, Xulamita;itzul zaitez, itzuli, ikus zaitzagun.—Zer nahi diozue ikusi Xulamitari?—Bi gudari-taldeen dantza.

2. —Bai politak zure oinak abarka horiekin,errege-alaba!Zure izterretako bihurguneak,zilarginaren egiazko artelan.

3. Erdian, kopa biribila duzu:eduki dezala beti ardo goxoa!Zure sabelaliliz inguraturiko gari-piloa.

4. Zure bi bularrakbi gazelakume biritxi.

5. Zure lepoamarfilezko dorrea.Zure begiak Hexbongo bi uraska,hiri jendetsu horren sarreran.Zure sudur-hegiaDamaskora begira dagoenLibanoko dorre.

6. Zure burua tente Karmel mendia bezala.Zure adatsaren distira purpurarena;errege bat dago preso zure ile-mototsetan.

7. Zu bai eder, bai atsegin,ene bihotzekoa, emazteki zoragarria!

8. Zure taxua palmondoarena,eta bularrak palmondo-lukuak.

9. Hau nioen neurekiko:«Palmondora igoko naizharen fruituak hartzera».Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek,sagar-usain eztia zure arnasak.

10. Zure ahoaren jarioa ardorik bikainena…… bai, ardo bikaina nire maitearentzat;lotan daudenen ezpainak eztiki bustitzen ditu.

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 7