Itun Zaharra

Itun Berria

Kantarik Ederrena 6:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Oi emakumerik ederren,nora joan zaizu maitea?Norantz abiatu da?Zurekin nahi dugu bila joan.

2. Ene maitea bere baratzera jaitsi da,lurringai-alorretara,baratzea zaintzera, liliak biltzera.

3. Nirea da maiteaeta ni harena,lilizainarena.

4. Bai ederra zu, ene laztana,Tirtza hiria bezain ederra,Jerusalem bezain zoragarria,izartegia bezain izugarria!

5. Ken niregandik begi horiek,zoratu egiten naute.Zure adats-kizkurrak ahuntz-taldea dirudi,Galaad mendian behera bilintzi-balantza.

6. Zure hortzakardi moztu eta garbitu berriak.Denak dituzu biritxiak,bat bera ere ez lagunik gabea.

7. Zure masailakgranada ebaki baten bi erdiak,musu-estalkipean.

8. Izan ditzala erregeak hirurogei emazte,laurogei ohaide,nahi beste neska gazte.

9. Bat bakarra da nire usoa,bakarra eta akatsik gabea,amaren kutuna.Zoriontsu diotse neskatxek ikustean,erreginek eta ohaideek honela goraipatzen:

10. Nor da emazteki hori?Nor egunsentia bezala sortzen den hori,ilargia bezain eder, eguzkia bezain argi,izartegia bezain izugarri?

11. Neure intxaurdira jaitsi naiz,ibarretako landaretza ikustera,mahastiak kimuberritzen,granadondoak loratzen ikustera.

12. Baina ni ez naiz jadanik lehengoa,ohorezko tokian jarri nauzu eta.

Irakurri kapitulu osoa Kantarik Ederrena 6